XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Eta nundik etorri zait nere Jaunaren Ama nere etxean sartzea? Bada zure abotsa nere belarrietara etorri orduko, nere sabeleko umea pozarren ikaratu egin da.

Zorionekoa zu, bada Jaunak esan dizkizun guztiak zuzen gertatuko zaizkizu.

JAUNGOIKOAREN AMA TA JUAN BAUTISTAREN AMA

Ikusten dezu, Martin, nola, zein azkar ezagutu zuan Isabel deunak Maria Birjiñagan gertatutako izkutapena.

Mariaren agurra Isabelen belarrietara iritxi orduko, Isabelek igarri zion Mariak bere sabelean zeramala Jaungoikoaren Semea gizon egiñik.

Ikusi zuan Mariaren poz aundia, ta bera ere poztu zan, mundu ontako gauza guztiak eman zezakiotena baño poz aundiagoarekin.

Itz gutxitan, Martin: Jaungoikoaren Semearen gizakundeak sortu zuan bere Amaren biotzean pozezko gar aundi bat.

Isabelen biotzean ere bazegon beste pozezko gar aunditxo bat, bera Gaizkatzallearen Ama zalako.

Gar aundiena beste garrarengana jun zan.

Biak, alkarrekin, topo egin zutenean, bi garrekin gar bat egin zan.

Gar aundia.

Ikaragarria.

Eta gar ikaragarri onek, maitasun garbi-garbi batek ixiotuta, goraka arrigarria ta gozoa egin zuan.

Goraka arrigarri ta gozo onen agergarriz, Mariak esan zuan: Goratzen du Jauna nere gogoak.

Eta ikara gozoa egitten du nere Jaun osasungarrian.

Bere mirabearen utsari begiratu diolako, gizaldi guztiak zorionekoa deittuko didate.

Gauza aundiak egin dizkit indartsuak.

Bere izena deuna da.

Bere erruki gizalditik gizaldira bere bildurra dutenentzat.

Bere besoa indartsu agertu da; ustez eta biotzez arroak ezestu dittu.

Altsuak beeratu dittu eren jarlekutik, eta aulak indartu dittu.

Gosetiak ogasunez bete dittu; eta aberatsak agortu.

Bereztu du Isrrael bere mirabea, bere errukia gogoratuaz.

Gure gurasoai aurresan bezela; Abraam eta betiko ondorengoai.

Au esan zuan Mariak egun eta toki gogoangarri artan.

Ikusten dezunez, Mariak etzuan ukatu Jaungoikoak berarekin egindako mirari ikaragarria.

Egitia zaalako.

Egiaren maittatzalle sutsua ta zintzoa zaalako.